Atzipen orrian aukeratutako hizkuntza “cookie” batean gordetzen da. “Cookie” bat erabiltzailearen disko finkoan dagoen testu fitxategi bat da, ez da kaltegarria, ez dauka exekutatzeko koderik ezta birusik ere.
Erabiltzaileak denborarik ez galdu arren, bere memorian gordetzen du aukeratutako hizkuntza, honela, orria hurrengotan bisitatzen denean ez da aukeratu beharko.
Hala ere, hizkuntza edozein momentutan alda daiteke beheko menua [ eu - es - en - fr ] erabiliz, aldaketa egitean cookie-an gordetako balioa automatikoki eguneratuko delarik.
Igo↑Goialdeko pelotalive.com logotipoan klikatuz orri nagusia atzitu daiteke, bertan hurrengo zazpi egunetan jokatuko diren partidak azaltzen dira.
Pilota txuri eta beltzaren irudiaren bidez (goialde eskubian), hizkuntza aukeraketaren hasierako orrira joan zaitezke.
Igo↑Menu nagusiak hurrengo lau aukerak eskaintzen ditu: ESKUZ, ERREMONTEA, PALA eta ZESTA PUNTA. Hauetako edozein aukeretan klikatuz, hurrengo zazpi egunetan aukeratutako jokamoldean jokatuko diren partidak atzitu ditzakezu. Honela, orri nagusia jokamoldeen bakoitzaren ezaugarriekin ikusi daiteke.
Jokamolde bakoitzari dagokion informazioa errez bereizteko, bakoitzari kolore desberdin bat dagokio. Jokamolde bakoitzari lotuta dauden koloreak menuan azaltzen direnak dira.
Igo↑Partida guztien ordutegiak GMT+2-an (Europa erdialdeko uda ordutegia) oinarrituta daude.
Piloten irudien azpiko koadro urdinean dagoen erlojuan klikatuz, munduko ordutegi banaketa guztiak azaltzen dira. Honela, GMT+2-tik kanpo bizi diren erabiltzaile guztiak ordutegia egiaztatu dezakete.
Igo↑Partida fitxa bakoitzak partidaren Jokamoldea, Lehiaketa, Mota, Data eta Ordua azaltzen ditu goiko barran.
Beheko koadroan hurrengoa ikusi daiteke:
Jokatzeko |
Jokoan |
Amaitua: GORRIA irabazle |
Amaitua: URDINA irabazle |
Emaitzak zuzenean eman zirela adierazten du irudi honek.
Emaitzak zuzenean emango direla adierazten du irudi honek.
Emaitzak zuzenean ematen ari direla adierazten du irudi honek. Talde GORRIA |
Talde URDINA |
Sake GORRIA |
Sake URDINA |
Jokatzeko |
Jokatzen |
GORRIA irabazle |
URDINA irabazle |
Partiden egutegiak hurrengo egunetan jokatuko diren eta baita jokatu diren partidak azaltzen ditu era azkarrean.
Gezi arruntetan klikatuta ( « | » ) hilabetez hilabete aurrera/atzera joango zara eta gezi bikoitzetan berriz ( «« | »» ) urtez urte aurrera/atzera.
Koloredun egunetan klikatuz, egun horretan jokatuko diren partiden fitxa atzitu daiteke. Egun bakoitzeko koloreak partiden jokamoldea adierazten du. Jokamolde desberdinetako partidak daudenean, koadroa kolore grisekoa izango da.
Gaurko data, marra txuri eta beltzeko ertz bizidun batekin adieraziko da.
Konbinatua |
Eskuz |
Erremontea |
Pala |
Zesta punta |
Gaur |
Partida guztien informazioa begiratzeko bilatzaile bat da. Partiden historikoa atzitzeko era da eta konfiguratu daiteke.
Bilaketaren aukerak hasiera Data, bukaera Data, Modalitatea eta Pelotariak dira. Nahi diren konbinazio guztiak egin daitezke. Aukerak zenbat eta gehiago mugatuz bilaketaren emaitzak zehatzagoak izango dira.
Bilatzaile honek ere pelotarien bilaketa konbinatua eskaintzen du, bai banaka (pelotari bakar bat edo pelotari-pelotari) zein binaka (pelotari-pelotari, bikote-bikote) edo hirunaka (hirukote-pelotari eta hirukote-bikote).
Behin bilaketa egin denean partiden zerrenda bat azalduko da JOKATUTAKO, IRABAZITAKO eta GALDUTAKO partiden estatistika laburpenarekin eta emaitzak BANAKA, BIKOTEKA edo HIRUKOTEKA mugatzeko filtro batekin.
Desplegableak bi zutabetan eraiki dira kolore (edo ekipo) bateko eta besteko pelotariak bereizteko, horretarako ezkerreko zutabea nagusia bezela hartzen da ez baitu eskubiko (aurkaria) zutabeko pelotaririk aukeratzen uzten ezkerrekoan bat gutxienez aukeratu arte.
ESTATISTIKAK: JOKATUTAKOAK - IRABAZITAKOAK - GALDUTAKOAK
FILTROAK: BANAKA - BIKOTEKA - HIRUKOTEKA
Oharra
Koloreen emaitzen bilatzailea JOKATUTAKO, URDINAK IRABAZITAKO ETA URDINAK GALDUTAKO partiden estatistika taula azalduko du.
Gainera beti azken 20 partiden estatistika azalduko da azpian ere. Hau azken 20 partiden joera eta estatistika grafikoak adierazten dituen kolore taula baten bidez azalduko da.
Oharra
Pilotari bilatzailearen bidez pilotari bakoitzari buruzko informazioa atzitu daiteke. Bilatzeko hitzak jokamoldea eta pilotarien zerrenda dira. IKUSI botoian klikatuz pilotarien zerrenda edo aukeratutako pilotariaren fitxa lor daiteke.
Fitxetan hurrengo informazioa azaltzen da: kirol izena, jokamoldea, postua, izena, abizenak, jaioterria, debut-a, adina, altuera, pisua, palmares-a, jokatutako partidak, irabazitakoak eta galdutakoak.
Igo↑Nabigatzailea 5 segunduero freskatzen da, beraz, ez da orrian ibili behar emaitzak eguneratuak izateko. Eguneraketa ajax lengoaia bidez egiten da, hau da, emaitza bakarrik freskatzen da, ez dago orriaren informazio guztia kargatu beharrik.
Igo↑